162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

4/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2016ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an, 2016ko aurrekontuan 4. aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehikuntza duen gastuetako aurrekontua:

1-41210-6330000 “Traktorea erostea”, 9.310,00 euro.

FINANTZAKETA:

1870 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako", 9.310,00 euro.

Mendabian, 2016ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1609459