2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Larreen zuzeneko esleipena herritarren artean
Longidako Udalak, 2016ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herrilurren aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Mugetako eta Ulibeitiko laborantzako herrilurren esleipena eska dezaten. Modua herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da.
Longidan, 2016ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L1609490