162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Eraikuntzako ordenantzaren 113. artikuluaren aldaketa
Hasierako onespena

2016ko uztailaren 22an Lesakako Udalak eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu ziren, bertzeak bertze:

1. Hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planaren Eraikuntzako Ordenantzaren 113. artikuluaren aldaketa, lur urbanizaezinean dauden finketan harrizko lauzez osaturiko zerrakurak egin ahal izateko, 1,20 m-ko altuera gaindituko ez dutenak.

2. Espedientea jendaurrean ikusgai edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editaturiko egunkarietan argitaraturiko iragarkien bitartez.

Lesakan, 2016ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1609478