162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

1. poligonoko 88. lurzatiaren xehetasun azterlana
Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2016ko uztailaren 29an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. poligonoko 88. lurzatiaren xehetasun azterlana, dagoen etxebizitza handitzeko.

Sustatzailea Severino Retegi Iturbide jauna da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Igantzin, 2016ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L1609440