162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

Herrilurretako aprobetxamenduak enkantean

Helburua: herrilarreen errentamendua.

Esleitzeko modua: ahozko posturen bidezko enkante publikoa.

Esleitu beharreko unitateak: zuhaixkak dituzten larreen, pinudien eta hariztien 410 ha inguru; eta Artatzeako arditegia, barnean direla haren patioa eta haren inguruko 4 hektarea gutxi gorabehera.

Hasierako prezioa: 8.000 euro.

Errentamenduaren denbora: 8 urte.

Behin-behineko fidantza: 3.200 euro.

Baldintza agiria: udal bulegoetan dago interesdunen eskura.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 12:00ak arte.

Proposamenak irekitzea: enkantearen egunean, 13:00etan.

Eslaban, 2016ko uztailaren 30ean.–Alkate udalburua, Ignacio Barber Zulet.

Iragarkiaren kodea: L1609535