162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena

Cortesko Udaleko alkate-udalburuak, Alkatetzaren abuztuaren 10eko 84/2016 Ebazpenaren bidez, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea kudeaketako hirigintzako hitzarmen bat, Cortesko 2. poligonoko 793. lurzatiko 158,88 m² lagatzeko, bide publiko izateko, Cortesko Udal Plan Orokorrean ezarritako kale-lerrokadurarekin bat.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cortesko Udaleko iragarki oholean argitaratzea hirigintzako hitzarmenaren behin betiko onespenaren iragarkia, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinaraztea.

Hirugarrena.–Onetsitako kudeatzeko hitzarmena Cortesko Udaleko hirigintzako hitzarmenen erregistroan sartzea.

Cortesen, 2016ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1609527