162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 2016

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da 2016ko jarduera ekonomikoen gaineko zerga kobratuko dela.

Zerga hori ordaintzeko borondatezko epea ezartzen da: 2016ko abuztuaren 30etik 2016ko irailaren 30era, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko irailaren 30ean kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2016ko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1609467