162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

19. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2016ko abuztuaren 9an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi du Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontuan 19. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Adierazitako jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2016ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1609463