162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

324/2016 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek 2016-2017 ikasturtean ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebazten duena.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 511/2012 Ebazpenak, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak eta 2012-2013 ikasturtean Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko arauak onesten dituenak, “Irakasleak” izeneko III. ataleko 2.A.h) puntuan jasotzen du ikerketa proiektuetarako deialdi bat hasiko dela eta interesa duten irakasleek ikasturte bakoitzean garatzeko proiektuak aurkezten ahalko dituztela. Proiektuak irizpide hauen arabera hautatuko dira: proposamenaren egilearen ikerketarako prestakuntza, proiektatutako ikerketaren bideragarritasuna, interesa eta erabilgarritasuna, eta abar. Irakasleek, proiektua hautatua gertatzen bada, murrizketa izanen dute 2016-2017 ikasturteko irakastorduetan.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 122/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen ikerketa proiektu horien deialdia 2016-2017 ikasturterako.

Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak 2016ko ekainaren 1ean argitaratu zituen kontzesioa eskuratzen ahal zuten proiektuen zerrenda eta eskuratzen ahal ez zutenena. Halaber, puntuazio handiena lortu duten irakasleen proiektuen behin-behineko kontzesioa argitaratu zen 2016ko ekainaren 24an.

Behin-behineko kontzesio horren jendaurreko aldia bukatu ondoren, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleei 2016-2017 ikasturtean ikerketa proiektuak emateko ebazpena onestea.

Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalaren aldeko txostena ikusita, non jasotzen baita zein den behin betiko kontzesioa puntuaziorik altuena lortu duten bi ikerketa proiektuetarako, 5 puntu edo gehiago eskuratu dutenen artean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, kontuan harturik Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak egin duen txostena,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko musikako goi mailako ikasketetako irakasleek ikerketa proiektuak egiteko deialdia ebaztea 2016-2017 ikasturterako.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle hauei ematea ikerketa proiektuak:

–Nekane Iturrioz Petralanda andrea.

–Eulalia Isabel Gorbe Martínez andrea.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora eta interesdunei.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, baita Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan, Nafarroako Gobernuaren web orrian eta www.navarra.es zerbitzuen katalogoan dagokion fitxan).

5. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa para daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 8an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

Iragarkiaren kodea: F1609457