2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Ordenantza, zakurrak, katuak eta etxeko bertze animalia batzuk edukitzearen gainekoa. Hasierako onespena
Barasoaingo Udalak, 2016ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zakurrak, katuak eta bertze etxeko animalia batzuk edukitzearen gaineko ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu halakorik aurkezten, erregelamendu horiek behin betiko onetsirik geldituko dira, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Barasoainen, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1609391