2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Hiri jarduerako plan berezia Udal Plan Orokorreko 1. sektoreko lurzatietan. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2016ko abuztuaren 4an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Hasiera batean onestea hiri jarduerako plan berezia Aiegiko Udal Plan Orokorreko 1. sektoreko 3-7, 3-8, 3-9 eta 3-10 lurzatietan. Construcciones J.G. Echeverría SLk sustatu du, eta Alicia Sanz de Acedo Pérez arkitektoak eta beste batzuek prestatu. Hori guztia, Hirigintza iraunkorra laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatzen duen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 61. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
2.–Hiri jarduerako plan berezi onetsia jendaurrean egonen da hilabetez, Hirigintza iraunkorra laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatzen duen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta gehien zabaltzen diren probintziako egunkarietako batean.
Partikular interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.
3.–Baimena eskatzea Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari, babestutako etxebizitzaren salbuespena egiteko hiri jarduketako plan bereziaren eremuan, hots, Aiegiko hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 1132., 1133., 1134. eta 1135. lurzatietan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 52. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Aiegin, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.
Iragarkiaren kodea: L1609410