162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Udalbatzako kideen ordainsariak beren karguetan aritzeagatik

Aiegiko Udalak, 2016ko abuztuaren 4an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

Hona hemen Udalbatzako kideen ordainsariak, beren karguetan aritzeagatik, legegintzalditik gelditzen den denborarako:

Alkatea: 1.200 euroko soldata garbia, 12 hileko soldatatan urtean, hau da, aparteko pagarik gabe. Alkateak ez du kobratuko osoko bilkuretara, informazio batzordeetara edo Gobernu Batzarrera joateagatik. Dedikazio partziala.

Zinegotziak:

Osoko bilkuretara joateagatik: 100 euro garbi, PFEZren %2 atxikita.

Gobernu Batzarrera joateagatik: 80 euro garbi, PFEZren %2 atxikita.

Informazio batzordeetara joateagatik: 80 euro garbi, PFEZren %2 atxikita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aiegin, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1609392