2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
2016koko Plantilla organikoa. Behin Betiko onarpena
Aranoko Udaleko Plantilla organikoa eta langileen zerrendaren hasierako onespena 86 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2016ko maiatzaren 5ean, eta jendaurreko epean ez da erreklamaziorik aurkeztu; beraz Aranoko Udalaren plantilla organikoa eta langileen zerrenda behin betiko onetsita ulertzen da. Jarraian argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Oficial honetan, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.
LANPOSTUEN ZERRENDA
Funtzionarioa
Lanpostua: Arano eta Goizuetako Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasun osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa: Maila EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.
Lan Kontratatudun finkoak
Lanpostua: Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak):
–Maila: E
–Mailaren osagarria: %15.
–Lanpostuko osagarria: %3,21.
–Egoera Administratiboa: Betea.
Lanpostua:Administrari laguntzailea:
–Maila: D.
–Lanaldia. %33.
–Mailaren osagarria: %12.
–Lanpostuko osagarria: 2,99.
–Baldintza berezia. Euskara jakitea nahitaezkoa, maila EGA edo baliokidea.
–Egoera Administratiboa: hutsik.
Langileen izenen zerrenda
Aldi baterako administrazio-kontratudunak
Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.
Lan kontratudun finkoak
Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): Jose Ramon Zabala Almandoz.
Lan kontratudun behin behinekoak
Adminsitrari laguntzailea: Cristina Ursua Aizpurua.
Aranon, 2016ko uztailaren 14an.–Alkatesa, Ainhoa Ansa Zugarramurdi
Iragarkiaren kodea: L1609523