1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
206/2016 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, “Gas naturalaren hargunea (16 bar-eko MOP) Kemira Chemicals Spain SArentzat Villatuertako udal mugapean” izeneko proiekturako administrazio baimena eman eta exekuzio proiektua onesten duena.
2016ko ekainaren 16an Gas Navarra SAk administrazio baimena emateko eta exekuzio proiektua onesteko eskatu zuen proiektu honetarako: “Gas naturalaren hargunea (16 bar-eko MOP) Kemira Chemicals Spain SArentzat Villatuertako (Nafarroa) udal mugapean”.
Aurreikusitako instalazioa proiektu teknikoan deskribatzen da. Hona hemen laburpena:
Gas naturalaren hargune bat (16 bar-eko MOP) proiektatu da. RAA-E04 sarearen hoditik abiatzen da, NA-132 errepidearen mugan dagoen puntu batetik, 0+527 k.p.an. Sarea errepide horrekiko paralelo doa, NA-1110 errepidearekiko lotunerantz, pasabide ireki bateraino, NA-132 errepidearen 0+422 k.p.an dauden industrien mugetan. Hortik hodia errepidearekiko perpendikular doa, errepidetik urrunduz, industriaren kanpoko hesiraino, proiektuari atxikitako planoen arabera.
Laburbilduz, instalazioak atal hauek ditu:
–157 metroko altzairuzko hodi baten instalazioa (16 bar-eko MOP); diametro izendatua: 4”; UNE-EN 10208-2 Gr L245.
–2 metroko altzairuzko hodi baten instalazioa (16 bar-eko MOP); diametro izendatua: 2”; UNE-EN 10208-2 Gr L245.
–Karga-harguneko T baten instalazioa; altzairuzkoa; diametro izendatua: 4”x4”; sendogarri biribil osoarekin.
–Altzairuzko balbula baten instalazioa; diametro izendatua: 4”.
–Harguneko multzo baten instalazioa; diametro izendatua: 2”.
Aurrekontua 22.337,29 eurokoa da.
Baimen eskaera hori jendaurrean jarri zen, iragarkia 2016ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, ekainaren 30ean, bai eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere, 2016ko uztailaren 14an. Ez da alegaziorik jaso horren inguruan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean xedatutakoa.
Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,
EBATZI DUT:
1. Administrazio baimena ematea Gas Navarra SAri instalazio hau egiteko: “Gas naturalaren hargunea (16 bar-eko MOP) Kemira Chemicals Spain SArentzat Villatuertako udal mugapean”.
2. Alonso Siendones Benítez industria ingeniari teknikoak sinatutako proiektua onestea, eta sei hilabeteko epea ematea obrak burutzeko, behar diren emakida, baimen eta lizentzia guztiak lortzen direnetik hasita.
3. Baimen hau ematen da beharrezkoak diren emakidak eta baimenak galarazi gabe, aplikatzekoak diren bestelako xedapenen, sektoreko legeriaren eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzko xedapenen arabera, ukitutako ondasun eta zerbitzuen jabe diren erakunde guztienak barne.
4. Bi hilabeteko epean, eta betiere instalazioen exekuzioa hasi baino lehen, aurkeztutako aurrekontuaren %2ko bermea jarri beharko du Gas Navarra SAk. Bermea Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuan jarri beharko da, eta instalazioak zerbitzuan jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.
5. Instalazioek eta haien muntaketak Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoan eta bere jarraibide tekniko osagarrietan ezarritakoa beteko dute. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.
6. Gas Navarra SAk urriaren 7ko 34/1998 Legearen 74. artikuluan ezarritako betebeharrak beteko ditu, zehazki, artikulu horren 1.d) idatz-zatian ezarritakoa.
7. Behin proiektua eginik, instalazioak zerbitzuan jarri eta hogeita hamar egun igaro baino lehen, Gas Navarra SAk uztailaren 28ko 919/2016 Errege Dekretuaren 5.7 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan.
8. Ebazpen hau Gas Navarra SAri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko abuztuaren 9an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1609442