162. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

271/2016 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2015-2016 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2015-2016 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten batxilergoko lau ikasleei; proba horretako epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietako deialdia maiatzaren 3ko 139/2016 Ebazpenaren bidez egin zen.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko Sari Bereziak ikasle hauei esleitzea 2015-2016 ikasturtean:

–Inés de la Hera de la Hera (NANa: 73449570J), Sarrigurengo Santa M.ª la Real ikastetxekoa.

–Pilar Díaz-Usechi García-Granero (NANa: 73141680R), Iruñeko Santa Teresa ikastetxekoa.

–Leyre Echarri Zamora (NANa 73464920E), Iruñeko Navarro Villoslada BHIkoa.

–Alicia González Fernández (NANa: 78815908Z), Corellako Alhama BHIkoa.

2. Ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dute eta Batxilergoko Sari Nazionalera aurkezteko aukera izanen dute.

3. Ikasle horien ikasketa espedientean 2015-2016 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezia lortu izana jaso dadila agintzea.

4. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenengo kurtsoa egiteko prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuari, Sarrigurengo Santa M.ª la Real ikastetxeari, Iruñeko Santa Teresa ikastetxeari, Iruñeko Navarro Villoslada BHIri, eta Corellako Alhama BHIri, non ikasi baitute ikasle sarituek, eta interesdunei.

Iruñean, 2016ko uztailaren 6an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

Iragarkiaren kodea: F1609456