2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Alkatetza beste baten esku uztea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.–Alkatea abuztuaren 8tik 15era bitartean, biak barne, udalerritik kanpo egonen baita, beharrezkoa da denbora horretarako haren ordezkoa izendatzea, eta beraz, Udalbatza honetako José Ignacio Labiano Lezaun lehen alkateordearen esku utzi dira haren eginkizunak.
Elon, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.
Iragarkiaren kodea: L1609376