161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Eskumenak bigarren alkateordearen esku uztea

Lakuntzako Udaleko alkate udalburu Patxi Xabier Razkin Sagastibeltzak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Kontuan harturik herritik kanpo egonen naizela 2016ko abuztuaren 8tik 15era, biak barne.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez esleiturik ditudan eskumenak, Eskumenen gaineko Eskuordetzeei buruzko abenduaren 16ko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik ezen, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44., 46. eta 47. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bidezkoa dela Udaleko lehen alkateordearen esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak.

EBATZI DUT:

Udaleko bigarren alkateorde Aitor Garcia Monforten esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2016ko uztailaren 9tik 17ra, biak barne.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Lakuntzan, 2016ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1609347