2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, Avenida kultur etxean ikuskizunak eta proiekzioak ikusteko tasa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Cascanteko Udalak, 2016ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
a) Hasiera batean onestea Avenida kultur etxean ikuskizunak eta proiekzioak ikusteko tasa arautzen duen ordenantza.
b) Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Cascanten, 2016ko abuztuaren 3an.–Lehen alkateordea, Manuel Romeo Arnedo.
Iragarkiaren kodea: L1609325