161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Udalkideen 2016ko ordainsariak

Udalak, 2016ko abuztuaren 5ean egindako osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen Udalbatzako kideen ordaina beren karguan aritzeagatik, honako hauei jarraikiz: Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 28ko 173/2016 Ebazpena, azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legearen 15. artikulua (azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legeak aldatu zuen foru lege hura), bertan ezartzen baitira 2015etik 2016ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietan Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsetik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula. Hartara, hau onetsi zuen aho batez:

1. Ondorioak 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina izanda, honako hau onetsi da:

–Alkatearendako 6.600 euroko kalte-ordaina edo ordaina ezartzea urtean karguaren betebeharrak betetzeko, hau da, Herriko Etxera joateagatik eta osoko bilkuretan, organo kolegiatuen bilkuretan eta bileretan parte hartzeagatik. Zenbateko horretatik %2 atxikiko da PFEZrako.

–Zinegotziendako urtean 1.500,00 euroko kalte-ordaina edo ordaina ezartzea, karguaren betebeharrak betetzeko, hau da, osoko bilkuretan eta organo kolegiatuen bilkuretan parte hartzeagatik. Zenbateko horretatik %2 atxikiko da PFEZrako.

3. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie udalkideei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoan.

Argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Bertizaranan, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1609371