2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
Herrilurren okupazioa
Beintza-Labaiengo Osoko Bilkurak 2016ko uztailaren 18an hurrengo akordioa hartu zuen:
1. Beintza-Labaiengo Udalak Patxi Otxandorena Juanotenari Beintza-Labaiengo 1. poligonoko 1627. lurzatiko herrilurraren 160 m²-ren okupazioa baimentzea, egurra bildu eta pilatzeko.
2. Aipatutako okupazioa gobernatuko duen baldintza-agiria onestea.
3. Espedientea 15 egunean edukitzea jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 215. artikuluan aurreikusitako tramitazioari jarraikiz, eta behar den iragarkia Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzeko agintzea.
Beintza-Labaienen, 2016ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L1609390