160. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Kontzejuaren ordenantza, Frontoiaren funtzionamenduaren
eta tasen gainekoa. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Kontzejuak, 2016ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Kontzejuaren frontoiaren funtzionamendua eta tasak arautzen dituen ordenantza. Iragarkia 2016ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 1ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2016ko uztailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Díaz Rodríguez.

BERRIOBEITIKO FRONTOIAREN ORDENANTZAREN TESTUA

1. artikulua. Frontoia erabiltzea Berriobeitin erroldatutako herritarrei baino ez zaie baimentzen.

2. artikulua. Instalazioetako ondasun higigarri eta higiezin guztiak errespetatzeko konpromisoa hartzen dute erabiltzaileek. Halaber, erabiltzen duten materiala jarri eta jaso beharko dute, eta instalazioak aurkitu bezala utzi beharko dituzte.

3. artikulua. Kontzejuak ez du inoiz ere erantzukizunik izanen instalazioen barrenean utzi eta ahaztutako gauzen gainean.

4. artikulua. Ordutegia eta datak.

4.1. Frontoia erabiltzeko ordutegia:

–Astelehenetik igandera, 08:00etatik 22:00etara.

4.2. Herriko bestetan, Kontzejuak beretako du frontoiaren erabilera, bestetako egun guztietarako.

4.3. Kontzejuak, halaber, zilegi du frontoia egun eta ordu jakin batzuetan beretako gordetzea kirol jarduerak egiteko, direla Kontzejuak antolatzen dituenak, direla Kontzejuaren partaidetza dutenak.

5. artikulua. Subjektu pasiboa eta sarrera.

5.1. Berriobeitiko Kontzejuko herritar batek egon behar du frontoian ezinbestean.

5.2. Frontoira sartzeko txartela erabili beharko da. Kontzejuak 15 euroan salduko du txartel hori, sartzeko sistema berria hasteko. Txartela frontoira sartzeko modu baliozkoa izanen da. Frontoira sartzeko txartel hori herritarrek ordaindu beharreko tasa bakarra izanen da, argiaren tarifa aplikagarria kenduta.

Txartela pertsonala izanen da eta ezin zaio beste inori utzi. Berriobeitiko Kontzejuan erroldatutakoek baino ezin dute eskatu, 16 urtetik gorakoak badira.

5.3. Berriobeitin jaio baina bertan bizi ez direnek eta erroldatuta egon gabe baina Berriobeitiko herritarrekin ezkonduta daudenek, Berriobeitin bizi direla frogatuta, Berriobeitin bizi diren herritarren tarifa berberak izanen dituzte frontoia erabiltzeko.

5.4. Adingabeek txartela eskuratzeko, aitak, amak edo tutoreak egin beharko du eskaera.

5.5. Txartela galduz gero, Kontzejuari jakinarazi beharko zaio, txartel horri sarbidea kentzeko eta berri bat egiteko. Horretarako, txartelaren prezioa pagatu beharko da.

6. artikulua. Erreserbak.

6.1. Instalazioetan berean eginen dira erreserbak, horretarako ezarritako oholean. Hartan, erabiltzailearen izena eta telefonoa zehaztu behar dira, bai eta zer egun eta ordutan eginen den erreserba ere.

6.2. Ordu baterako eginen dira erreserbak. Ordua iragandakoan kantxa utzi behar da, hurrengo jokalariei erabiltzeko aukera emateko. Ezin da kantxa erabiltzen jarraitu beste jokalari batzuk zain badaude.

6.3. Kultur entitate batek edo kirol klub batek instalazioak maiztasunez erabiltzeko, eskaera egin beharko zaio Berriobeitiko Kontzejuari, eta, denboraldia hasi baino 15 egun lehenago, jakinarazi beharko zaio zein den jarduketen eta entrenamenduen egutegia, egunak eta orduak zehaztuta.

6.4. Kantxen erreserba ezin zaie beste batzuei utzi edo errentan eman.

7. artikulua. Tasak eta tarifak.

7.1. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

7.2. Frontoiko argia izateko, frontoian sartzeko txartel bera kargatuko da. Ordu baterako prezioa kontsumitutako argiaren kostua izanen da. Karga hori kutxazain batean eginen da, zein soilik kargatzeko zerbitzu horretarako erabiliko baita.

8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

8.1. Ordenantza honen aurkako arau-haustea da bertan ezarritako betebeharrak edo debekuak osotara nahiz partez ez betetzea.

8.2. Arau-hauste soiltzat hartuko dira jokabide txarra edo instalazioen erabilera desegokia. Zehapena 15 euroko isuna izanen da. Zenbateko hori egindako kaltearen kostu osoari gehituko zaio.

8.3. Kontzejuak zilegi du sarrera txartela erabiltzeko baimena etetea beren jokabide txarrarengatik arauak urratu edo Kontzejuak emandako zehaztasunei kasu egin ez dietenei edo instalazioetan kalteak egin dituztenei.

8.4. Txartela beste bati uztea ere hartuko da arau-haustetzat. Horren zehapena izanen da txartela utzi duen herritarrari sarrera txartela kentzea.

I. ERANSKINA

Tarifak

Herritarrak sartzeko txartela: 15,00 euro.

Argia: 7,00 euro orduko.

Iragarkiaren kodea: L1608600