160. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

171/2016 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “Cordovilla-Muru Artederreta/Muru Artederreta-Orkoien” izeneko 220 kV-eko linea elektrikoaren aldaketa” egiteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera deitzen duena.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 544/2015 Ebazpenaren bidez, “Cordovilla-Muru Artederreta/Muru Artederreta-Orkoien” izeneko 220 kV-eko linea elektrikoaren aldaketa” egiteko proiektua egiteko baimen administratiboa eman zitzaion Red Eléctrica de España SAUri. Era berean, ebazpen horretan linea horren onura publikoa deklaratu zen, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta Red Eléctrica de Españak onuradun izaera hartu zuen desjabetze espedientean.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluak xedatzen duenarekin bat, onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ukituriko ondasunak okupatu edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra eta presaz okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Horrenbestez, bidezko da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Galar Zendeako eta Biurrun-Olkozko alkateei, edo haiek eskuordetzen duten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Galar Zendeako eta Biurrun-Olkozko udaletxeetan, 2016ko irailaren 21ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Iberdrola Red Eléctrica de España SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Galar Zendeako eta Biurrun-Olkozko udalen iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 9an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ordezkoa (Garapen Ekonomikorako kontseilariak 2015eko azaroaren 19an eman eta 2015eko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27an, argitaratutako 95/2015 Foru Aginduaz baliatuz), Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1609458