160. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa datuak babesteko fitxategian
(bideozaintzaren fitxategia eranstea)

2016ko ekainaren 29ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, onetsi zen datuak babesteko fitxategia aldatzea, bideozaintzako fitxategi berri bat eransteko, erabaki horretan adierazten diren baldintzetan:

Tebas-Muru Artederretako Udalak bideozaintza sistema bat paratu du, udaletxeari dagozkion udal instalazioen segurtasuna bermatu beharrez.

Aplikatzen ahal diren lege xedapenak.

–Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa aplikatzekoa da pertsona fisiko identifikatu edo identifikagarrien irudien bidezko datu pertsonalen tratamenduan, horiek zaintza kontuetarako hartzen direnean kamera edo bideokamera sistemen bidez.

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren 1/2006 Jarraibidearen 7. artikuluan ezarriarekin bat, bideozaintzako fitxategiak sortzeko asmoa duen pertsona edo entitateak horren berri eman beharko dio Datuak Babesteko Espainiako Agentziari lehenik, haren Erregistro orokorrean inskribatzeko.

Titulartasun publikoko fitxategiak direnez gero, jarraitu beharko zaio Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan ezartzen denari.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Aurrekari horiekin bat eta bertan ziren guztiak bat etorrita, Tebasko Udaleko Osoko Bilkurak onetsi zuen datuak babesteko fitxategia aldatzea eta bideozaintzaren fitxategia eranstea:

Bideozaintza.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Bideozaintza.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: segurtasun pribatua, bideozaintza.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: Udalaren lokal publikoak erabiltzen dituzten lagun guztiak eta hornitzaileak, enplegatuak.

b.2) Etorkia:

–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda).

–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: Irudia/ahotsa.

–Bestelako kategoria pertsonalak:

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak: segurtasun indar eta kidegoei.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak: Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak: Tebas-Muru Artederretako Udala, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Kale Nagusia, 42-behea. 31398 Tebas (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Tebasen, 2016ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1608603