160. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Aitzineko erabakia 2016ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 9an, argitaratu ondotik, hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iraganik, eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluei jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ordenantzako aldaketaren testu osoa.

Ordenantzako aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean testu osoa argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2016ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru,
hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzako aldaketaren testua

Honako aldaketak eginen dira:

2. artikuluan, 11. eta 12. puntuak eranstea, honako edukiarekin:

“11. Erabilera publikoko lurrak okupatzea arrapalekin edo minusbaliotasun organiko edo zirkunstantzial bat jasaten duten pertsonei oro har erabilera publikorako eraikinen, lokalen eta zerbitzuen irisgarritasuna eta erabilera bermatzen dizkieten elementuekin, oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko araudiak ezarritako xedapenei jarraikiz.

12. Mahai, aulki edo bestelako elementuekin okupatzea Udalak karpekin edo toldoekin estalitako lurzoru publikoa. Udalak beretako gordetzen du beti karparen erabilera zenbait jarduera egiteko, hala nola kontzertuak, dantzak, jatorduak eta abar.”

Zenbatekoen eranskinari I.6 eta I.7 epigrafeak eranstea, honako edukiarekin:

“I.6. Arrapalekin eta/edo sarbidea bermatzeko elementuekin okupatzea: 25 euro/m² edo zatia/urtea.

I.7. Mahai, aulki edo bestelako elementuekin okupatzea Udalak karpekin edo toldoekin estalitako lurzoru publikoa: 25 euro metro koadro bakoitzeko, edo 25 euro mahai batez eta lau aulkiz osatutako multzo bakoitzeko.”

Iragarkiaren kodea: L1608615