158. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Oihan enkantea, ehuneko 10 merkeago

Etxalarko Udalak, behar bezala baimendurik, eta aurreko enkantea eman gabe gelditu baitzen, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ehuneko hamarreko beherapenarekin, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

–2. lotea: Etxaburu alderdian, 674 oinez osatua (insignis pinua), 584 m³ zur eta 149 m³ enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 18.540,00 euro, BEZa kanpo.

Proposamen ekonomikoak Etxalarko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2016ko irailaren 15eko eguerdiko 12:00ak baino lehen; hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina ere aurkeztuko da proposamenarekin batera, eta onartutako ereduari lotuko zaio.

Eskaintza ekonomikoak Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2016ko irailaren 16an, 12:00etan.

Iragarkien gastuak: iragarki ofizialen eta prentsako iragarkien gastuak esleipen hartzailearen kontura izanen dira.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan eta Udaleko web atarian (www.etxalar.eus).

Etxalarren, 2016ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1609345