2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa, Julián Romano Ugarte Musika eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2016ko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Julián Romano Ugarte Musika eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Onesteko erabakia 2016ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an, eta jendaurreko epean aurkeztu diren alegazioak ebatzi dira; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.
Lizarran, 2016ko uztailaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
UDAL ORDENANTZA, JULIÁN ROMANO UGARTE MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEKO ETA MATRIKULATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
1.4 araua.
Julián Romano Ugarte Musika Eskolan izena ematea
eta matrikulazioa egiteko prezio publikoak
Xedea
1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, udal honek prezio publikoak ezartzen ditu Musika Eskolak zerbitzu egiteagatik. Prezio publikoa arau honek arautuko du.
Ordaintzera behartuak
2. Irakaskuntzaren onura jasotzen duten helduak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak, baita adingabeen guraso, tutore edo legezko ordezkariak ere, matrikula formalizatzen den une beretik. Behin matrikula formalizaturik, ikasturte osoa ordaindu beharko da, baita eskolara joan gabe ere, arrazoia edozein izanik ere, salbu ikaslearen arrazoi larri batengatik, profesional eskudunak behar bezala ziurtatua, hezkuntzako batzordearen oniritzia izanda.
Zenbatekoa
3. Prezio publikoaren zenbatekoa ondoko tarifa hauetan zehaztutakoa izanen da:
a) Inskripzio edo matrikulako, ikastaro eta ikasle bakoitzeko: 60 euro, barnean direla 10 euro fotokopiak ordaintzeko.
b) Hilabetero, I. eranskinean eta II. eranskinean jasotako tarifak (urteko zenbatekoaren arabera) ikastaroaren eta aplikazio modalitatearen arabera.
Kudeaketa eta diru-bilketa
4. Ordainagiriak kobratzea. Prezio publikoen ordainketa honela eginen da:
–Matrikulatzeko eskubideen ordainketa matrikulatzeko epearen amaieran eginen da, irailean.
–Hilabeteko kuotei dagozkien ordainagirien ordainketa 9 kuotatan gauzatuko da, urritik ekainera (hilabete bakoitzaren 1etik 10era), banku entitatearen bidez, aldez aurretik ordainketa helbideratuta.
Horretarako, matrikularen inprimakiaz gain, beste bat ere sinatuko da, idatziz jaso dadin bankuko helbideratzea egiteko baimena.
Edozein irakasgaitan izena emateak berarekin dakar Instrumentu Taldea izeneko irakasgaian izena ematea. Ikastaroak irailetik ekaina arte iraunen du eta, urtero, Nafarroako Gobernuaren araudiaren arabera egindako egutegiari jarraituz zehaztuko dira egunak.
5. Izena emateko epea: (betiere, ikasleen gehieneko eta gutxieneko ratioak errespetatuko dira taldea eratzeko), honako hau izanen da:
a) Ekaina: aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat (helduak kanpo) eta ikasle berrientzat.
b) Iraila: ekainean ezarritako ordutegietako ikasle berriak (ikastetxeak ezarriko du zenbat toki huts dauden instrumentuen espezialitate bakoitzean, eta taldeen zer ordutegitan egin daitekeen matrikula).
Epe horiek ikastetxeko iragarki oholean ezarriko eta argitaratuko dira.
6. Ikasleen ratioak. Honako gutxieneko eta gehieneko ikasle kopuruak ezartzen dira taldea eratzeko, eskolen iraupenari eutsiz:
–Gutxienez 4 ikasle beharko dira taldea eratzeko honako talde hauetako irakasgaietan: Musika eta Mugimendua I eta II, Gaitaren Hastapena I eta II eta Musikaren Hastapena.
Behin ikastetxean taldekako irakasgai batean matrikulaturik, hurrengo urtean ikasleak eskubidea izanen du taldekako irakasgai horren hurrengo ikasmailan tokia edukitzeko.
7. Eskolan inskribatzeko ezinbesteko beharkizuna da Lizarrako Udalarekiko ordainketak eguneratuak izatea, bai ikasleak bai haren legezko ordezkariek.
8. Hilabeteko ordainagirien %25eko beherapena ezartzen da familia ugarietako kideentzat, baina ez da bidezkoa izanen helduei deskonturik egitea. Beherapen hori nahi dutenek beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte.
9. Ohorezko diplomarekin saritutako ikasleak hurrengo urteko hileroko ordainketen heren bat pagatzetik salbuetsita egonen dira (beka deskontatu ondoren, hala behar denean). Eskolak eskainitako azkeneko ikasmailan saritua izanez gero, behar den dirua ordainduko zaio.
10. I. eranskinean araututako tarifak 2016-2017 ikasturtean aplikatuko dira hastapen ikastaroetarako; edozein ikasmailatako Aukerako Instrumenturako, eta “eskolaren beste eskaintza batzuk” atalerako (musika terapia eta instrumentuak praktikatzeko ikastaroa), eta progresiboki aplikatuko zaie kurtsoa 2016-2017 aldian hasten dutenei honako ikasmaila hauetan:
a) Lehenbiziko zikloko lehenbiziko ikasmaila.
b) Seigarren ikasmaila, bi adarretako edozeinetan (A adarra: 6.tik 10.era.; B adarra: Kontserbatoriorako sarbidea).
Gainerako ikasleei aplikatu beharreko tarifak II. eranskinean ezarritakoak dira.
11. Eskolan matrikulatzen diren helduak “Eskolaren beste eskaintza batzuk” atalaren barnean daude.
12. Matrikulatutakoak eskaintzen diren plazak baino gehiago badira, lehentasun irizpide hauek aplikatuko dira:
a) Aurreko ikasmailetan eskolan matrikulatutakoak.
b) Lizarran erroldatuak.
c) Inskripzio ordena.
d) Eskolan anai-arrebak izatea.
e) Zozketa.
13. Ezarritako prezio publikoengatiko zorrak premiamendu bidez eskatuko dira.
TARIFEN ERANSKINA
Inskripzio edo matrikulako, kurtso eta ikasle bakoitzeko: 60 euro, barnean direla 10 euro fotokopiak ordaintzeko.
I. ERANSKINA
Urteko kuotak, ikasleko.
| URTEKO ZENBATEKOA | FAMILIA UGARIENDAKO BEHERAPENAREN % |
1) HASTAPENA |
I.–5 eta 6 urteko ikasleak, bi aldaerarekin: |
A) Musika eta Mugimendua | 246,60 | %25 |
B) Gaitaren eta Danborraren Hastapena | 246,60 | %25 |
II.–7 urteko ikasleak | | |
Musika Hizkuntza. | 246,60 | %25 |
Instrumentua (aukerakoa) | 308,70 | %25 |
2) LEHEN ZIKLOA |
I.–1. maila (ikasmailako nahitaezko irakasgaiengatik) | 801,90 | %25 |
II.–2. maila (ikasmailako nahitaezko irakasgaiengatik) | 801,90 | %25 |
BIGARREN ZIKLOA |
III.–3. maila (ikasmailako nahitaezko irakasgaiengatik) | 801,90 | %25 |
IV.–4. maila (ikasmailako nahitaezko irakasgaiengatik) | 801,90 | %25 |
V.–5. maila (ikasmailako nahitaezko irakasgaiengatik) | 801,90 | %25 |
2. Musika Tresna (ikasmailetako edozeinetan) | 851,40 | %25 |
3) HIRUGARREN ZIKLOA |
I.–A adarra: 6.etik 10.era |
6.-10. ikasmailak |
A) Instrumentua (instrumentua, ordu 1/2 astean) | 308,70 | %25 |
Bigarren instrumentua (ordu 1/2 astean) | 851,40 | %25 |
AUKERAKOAK |
B) Musika Hizkuntza | 246,60 | %25 |
C) Ganbera Musika | 851,40 | %25 |
D) Piano Osagarria | 851,40 | %25 |
E) Ahots/Instrumentu taldea | 851,40 | %25 |
I.–B adarra: Kontserbatoriorako sarbidea |
6. kurtsoa (ikasmailako nahitaezko irakasgaiengatik) | 927,00 | %25 |
7. kurtsoa (ikasmailako nahitaezko irakasgaiengatik) | 927,00 | %25 |
4) ESKOLAREN BESTE ESKAINTZA BATZUK (HELDUENTZAKO IKASTAROAK) |
Musika terapia (ordu 1/2 astean) | 308,70 | %25 |
Instrumentuekin praktikatzeko ikastaroak (instrumentu 1, ordu 1/2 astean) | 851,40 | %0 |
Musika Hizkuntza | 246,60 | %0 |
Korua, ahots taldea eta instrumentuen taldea (euroak, irakasgai eta urte bakoitzeko) | 67,50 | %0 |
II. ERANSKINA
Urteko kuota, irakasgai eta urte bakoitzeko: 246,60 euro.
Iragarkiaren kodea: L1608479