158. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJON

2016ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2016ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokorra, entitarearenak berarenak eta Musika Eskola erakunde autonomoarenak osatzen baitute, eta orobat onetsi haren betearazpen oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2016ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1609087