158. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ

Deialdia, enkargatuaren eta zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren lanpostua betetzeko. Behin betiko emaitzak eta izendatzeko proposamena

Oposizioko probak eginda eta kalifikazio epaimahaiak Etxarri Aranazko Udalaren enkargatu eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat aldi baterako betetzeko lehiaketa fasean izangaien merezimenduak baloratuta, oposizio-lehiaketaren deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoarekin bat, agintzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela gainditu duten izangaiek lortu dituzten behin betiko emaitzak, puntuazioaren hurrenkeraren arabera. Hona hemen:

POSTUA

IZANGAIA

LEHIAKETALDIA

OPOSIZIOALDIA

PUNTUAZIO OSOA

1.a

GARATE OLANO, GORKA

3,23

69,215

72,445

2.a

RÍPODAS EZCURRA, ROBERTO

20,00

46,315

66,315

3.a

MENDINUETA FLORES, JESÚS M.ª

0,94

51,300

52,240

Hori ikusita, kalifikazio epaimahaiak erabaki du, aho batez, Alkatetzari igortzea Gorka Garate Olano jauna kontratatzeko proposamena, Etxarri Aranazko Udalaren enkargatu orokorra eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanposturako, administrazio araubidean eta aldi baterako, hura baita guztira puntuaziorik handiena lortu duena.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean egindako argitarapenaren ondoko 15 egun naturaletan, proposaturiko hautagaiak Udaletxeko Erregistro Orokorrean deialdiko 9.3 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2016ko uztailaren 26an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1609438