2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AGOITZ
Deialdi librea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko C mailako ofizial baten aldi baterako lanpostua, destinoa Agoizko Udalaren
Uraren Zerbitzuan eta Ur Araztegian duena,
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez
1. oinarria.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea, aldi baterako kontratuaren araubidean, ofizial baten lanpostu bat, destinoa Agoizko Udalaren Uraren Zerbitzuan eta Ur Araztegian duena, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez deialdi librea eginez.
1.2. Lanpostuak, lan araubidekoa baita, C mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu; Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta hartan izena emanen.
1.3. Lanaldi osora egokituko da lanaldiaren araubidea, baita zerbitzuaren beharretara ere, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuen beharrei begira.
1.4. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, baldin irizten bada izangaietatik bakar batek ere ez duela lanpostuan aritzeko behar bezalako jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik.
2. oinarria.–Eginkizunak.
Eginkizun orokorrak dira haren kategoriarako ezarri direnak, zehatz-mehatz:
–Iturgintza lanak egitea, lanpostuari dagozkionak.
–Kloraziorako instalazioak kontrolatzea.
–Edateko ura tratatzeko estazioaren kontrola: ura tratatzeko prozesua kontrolatzea. Koagulazio, flokulazio, iragazte eta klorazio prozesua kontrolatzea. Teleagindua kontrolatzea, tratamenduaren prozesuan parametroen aldaketa kontrolatzea.
–Edateko ura tratatzeko estazioaren kontrola (instalazioa). Honako hauen kontrola: automata, disjuntoreak, kontaktoreak, aldagailuak, zunden erreleak, neurtzeko ekipoak, produktuak dosifikatzeko ponpak, klorazio sistemak, konpresoreak eta haizatzaileak, sistema pneumatikoa, motoponpak, balbula motordunak, lohiak berzirkulatzeko ponpak.
–Instalazioen biltontzien bateriak, neurtzeko ekipoak.
–Uraren goi horniduraren sarearen segimendua eta mantentze-lana (Agoizko, Longida Ibarreko, Irunberriko eta Urraulbeitiko uraren goi horniduraren sarea), eta Agoizko uraren behe hornidurarena. Ura arazteko eta uraren goi horniduraren ponpaketa estazioak kontrolatzea. Telekudeaketa-kontrola ponpaketa estazioetan.
–Matxurak konpontzea.
–Kudeaketa sistemaren dokumentazioa.
–Zerbitzuaren arduradunak berariaz agintzen dizkionak, zerbitzuari atxikitako instalazioen mantentze-lanei, konponketei eta abarri buruz.
3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
3.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa.
b) Gutxienez ere, lanbide heziketako goi mailako titulua izatea, honako hauetan: instalazio elektroteknikoa, erregulazio eta kontrol sistema automatikoak, edo ekipo industrialaren mantentze-lana. Edo, bestela, beste titulazio baliokide bat.
c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.
e) B motako gidabaimena edukitzea.
f) Lan-eskatzaile gisa agertzea enplegu bulegoan.
3.2. 4. oinarrian ezarritakoa izan ezik, azterketa gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak arestiko betebeharrak frogatu beharko ditu deialdi honen 10. oinarriak xedatzen duen eran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, hautabide osoan izendapen eguna arte bete ere.
4. oinarria.–Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Agoizko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean.
4.2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) NANaren edo baliokidea den agiriaren fotokopia konpultsatua.
b) Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia kautotuak.
c) Eskatutako tituluaren fotokopia, jatorrizko agiriarekin batera aurkeztuko dena, konpultsatu ahal izateko, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
d) Enplegu bulego batean lan eskatzaile gisa izena emanda egotearen frogagiria, edo hori hala dela frogatzen duen txartelaren fotokopia konpultsatua.
4.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udaleko alkate-udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Udalaren iragarki oholean eta web orrian argitara emateko aginduko du.
5.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko 10 egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta okerrik egin badute, haiek zuzendu.
5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkate-udalburuak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.
6. oinarria.–Epaimahaia.
6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Francisco Javier Ayanz Otano, Agoizko Udaleko zinegotzia.
Ordezkoa: Julio de Gracia San Martín, Agoizko Udaleko zinegotzia.
1. mahaikidea: Juanjo Andueza, Sakanako Mankomunitateko Uraren Zerbitzuko ofiziala.
Ordezkoa: izendatzen dena.
2. mahaikidea: Agoizko Udaleko langileen ordezkari bat.
Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
3. mahaikidea: Iñaki Aróstegui Arlegui, Agoizko Udaleko Uraren Zerbitzuko ofiziala.
Ordezkoa: Andrés Aquerreta Apesteguía, Agoizko Udaleko zerbitzu anitzetako ofiziala.
4. mahaikidea: Jesús María Mangado Beroiz, Agoizko Udaleko aholkulari-ekonomista.
Ordezkoa: hark izendatzen duena.
5. mahaikidea: Izarbeibarko Mankomunitateko teknikari bat.
Ordezkoa: Sakanako Mankomunitateko teknikari bat.
Batzordekide idazkaria: Francisco Javier Tellechea González, Agoizko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: José Bayona Sáenz, Urraulgoitiko eta Urraulbeitiko udaletako idazkaria.
6.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko kideen gehiengo osoa beharko da elkartu.
6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
6.4. Epaimahaiak aholkulari adituei deitzen ahal die probetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
7. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.
7.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
7.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa.
Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako probak.
7.3. Oposizio-lehiaketako gehieneko balorazioa 100 puntu izanen da; haietarik, 25 puntu lehiaketaldiari dagozkio eta 75 puntu oposizioaldiari.
8. oinarria.–Lehiaketaldia.
8.1. Lehiaketaldian 25 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztergarria izanen.
8.2. Oinarri hauei jarraikiz alegaturiko eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoaren arabera puntuatuko dira:
1.–Merezimendu akademikoak.
a) Beste titulu ofizial batzuk, nahitaezkoa denaz gain (gehienez ere 2,5 puntu):
–2 puntu, baldin unibertsitateko diploma edo lizentzia bada, elektromekanikarekin lotua.
–1 puntu, unibertsitateko edozein diploma edo lizentzia izanez gero.
–1,5 puntu, lanbide heziketako goi mailako beste gradu bat izanez gero.
–0,5 puntu, lanbide heziketako erdi mailako beste gradu bat izanez gero.
b) Lanpostuaren eginkizunekin ikusteko duten ikastaroak, erakunde ofizialek edo onartutakoek emandakoak: 100 ordutik goitikoak, 2 puntu; 50etik 100 ordu bitartekoak, 1 puntu; eta 15etik 50 ordu bitartekoak, 0,50 puntu (gehienez ere 2,5 puntu).
c) Gehienez ere 10 puntu euskaraz jakiteagatik; Agoizko Udaleko Euskara Zerbitzuak baloratuko du. Agiri bidez frogatuko da jakite maila, edo, bestela, maila zehazteko Euskara Zerbitzuak prestatuko duen proba baten bidez.
2.–Merezimendu profesionalak (gehienez ere 10 puntu, eta urtebetetik beherako aldiak hainbanatu eginen dira).
a) Beste toki entitate batean Uraren Zerbitzuan ofizial gisa egindako lanak: 1 puntu urte bakoitzeko. Baloratu behar den urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokiona emanen zaio.
b) Eskatutako titulazioarekin lotutako lanak, enpresa pribatuen zerbitzuan: 0,5 puntu, urte bakoitzeko. Baloratu behar den urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokiona emanen zaio.
c) Administrazio publikoetan egindako lanak: urte bakoitzeko 0,25 puntu, eta gehienez ere 2 puntu. Baloratu behar den urte kopurua osoa ez bada, proportzioan dagokiona emanen zaio.
d) C1 gidabaimena izatea: 1 puntu; C2 gidabaimena izatea: 2 puntu.
8.3. Lehiaketaldia burututakoan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa emanen da aditzera Agoizko Udaleko iragarki oholean.
9. oinarria.–Oposizioaldia.
9.1. Oposizioaldiak ondoko ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 75 puntu lortzen ahalko dira bertan:
1. ariketa. Matematika ariketak: gehienez ere 12,50 puntu emanen zaizkio, eta 6,25 puntu atera beharko dira, gutienez, bigarren ariketa egin ahal izateko.
2. ariketa. Idatziz, test motako galderei erantzun beharko zaie, honako hauei buruz: lanpostuko eginkizunak, Agoizko Udalaren Uraren Zerbitzuaren eta Ur Araztegiaren funtzionamenduari buruzko ezagupenak, eta, oro har, II. eranskineko gai zerrenda. Gehienez ere 12,50 puntu emanen dira, eta gutxienez 6,25 puntu gainditu beharko dira hirugarren ariketa egin ahal izateko.
Bestelako galderak ere egin daitezke, eskatutako titulazioarekin edo gai zerrendarekin zuzenean loturik egon gabe ere, baldin lanpostuaren ezaugarriekin erlazionaturik badaude, esaterako hauei buruzkoak: inguruneko kontu geografikoei buruzkoak edo Agoizko Udaleko hornidura eta saneamendu zerbitzuari atxikitako instalazioei buruzkoak.
3. ariketa: bi proba, hain zuzen ere ariketa praktikoak, honako hauei buruz: laneko tresnak, instalazioak eta lanabesak maneiatu eta mantentzea; planoak interpretatzea; halaber, beste proba bat lanpostuarekin lotua, esaterako hauen gainekoak: elektrizitatea eta elektronika, iturgintza eta pneumatika. Proba bakoitzak 25 puntu izanen ditu.
Proba praktikoetan, mahaikide bakoitzak bere aldetik jarriko ditu puntuazioak, eta horiekin banaz-bertzeko aritmetikoa eginen da ariketa bakoitzaren puntuazioa ateratzeko.
Ezagutza probetan pliken sistema erabiliko da. Ezin izanen da aldean eraman kontsultako inolako materialik ariketa bakar batean ere.
9.2. Oposizioaldiko ariketa bakoitza burututakoan, gainditu duten izangaien zerrenda ikusgai jarriko da, lortutako puntuazioarekin batera, Agoizko Udaleko iragarki oholean eta udal webgunean.
10. oinarria.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
10.1. Azken ariketaren kalifikazioaren ondoren, epaimahaiak aditzera emanen du Agoizko Udaleko iragarki oholean, gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak kontratatzeko proposamena eginen du.
Epaimahaiak puntuazio handiena atera duen izangaia erreleborako kontratatzeko proposamen loteslea eginen dio Agoizko Udaleko alkate-udalburuari.
10.2. Erreleborako kontratazio proposamena aditzera eman ondoko 30 egun naturalean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Agoizko Udalaren Idazkaritzan:
a) NANaren fotokopia.
b) B motako gidabaimenaren fotokopia.
c) Eskaturiko titulazioaren fotokopia edo jatorrizko agiria.
d) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela baztertua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
e) Agoizko Udaleko mutualitatearen txostena, frogatzen duena ez duela karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik.
10.3. Aipatutako epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbertzeko kasuak izan ezik, aipatutako agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen dira izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, galarazi gabe bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra.
10.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, gainditu dutenekin deialdiak aipatzen duen zerrendan hurrengo heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea buruak, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.
11. oinarria.–Kontratazioa.
11.1. Hautapen prozesua amaitutakoan, eta izangaiak 10.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondotik, alkate-udalburuak kontratatu eginen du, C mailako aldi baterako ofizial gisa, destinoa Agoizko Udaleko Uraren Zerbitzuan eta Ur Araztegian izanik.
11.2. Kontratazio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
11.3. Izangai kontratatuak hamar bat eguneko epean hasi beharko du lanean, kontratua sinatzen denetik aitzina. Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez bada lanean hasten, Agoizko Udalaren kontratu horren lanposturako eskubide guzti-guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiko 8.3 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
12. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio egintzen kontra ondoko errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako erabaki edo egintzak jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu edo aplikazio egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Agoitzen, 2016ko ekainaren 30ean.–Alkate-udalburua, Unai Lako Goñi.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua (PDFa).
II. ERANSKINA
Gai zerrenda
1.–Uraren ziklo integralaren kudeaketa zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskala. Alderdi orokorrak.
2.–Nafarroako toki entitateen lege araubidea. Udalak, mankomunitateak eta gainerako toki entitateak. Erakunde autonomoak. Administrazio publikoetako langileak.
3.–Administrazio publikoa. Egintza administratiboak. Administrazio-prozedura. Administrazio errekurtsoak.
4.–Kudeaketa sistemak, UNE-ISO 9001 arauari jarraikiz. Uraren zerbitzu bati buruzko gai orokorrak eta halako bat ezartzea.
5.–Ingurumena kudeatzeko sistemak, UNE-ISO 14.001 arauari jarraikiz. Uraren zerbitzu bati buruzko gai orokorrak eta halako bat ezartzea.
6.–Europako EFQM eredua: gai orokorrak.
7.–Ur horniduraren hodiak. Materialak, piezak, zangan nola jarri.
8.–Urez hornitzeko sare baten osagaiak. Balbulak, bentosak, hidranteak, etab.
9.–Ur horniduraren harguneak. Diametroak, materialak, kokapena.
10.–Saneamenduko hodiak. Materialak, piezak, zangan nola jarri.
11.–Saneamendu sare bateko elementuak. Putzuak, erregistro estalkiak, sifoiak, hustubideak.
12.–Saneamenduko harguneak. Diametroak, materialak, kokapena.
13.–Eremu publikoan dauden horniduretako matxurak konpontzea. Jarraibideak. Segurtasuna.
14.–Uraren hornidura sareak mantentzeko eta konpontzeko erabiltzen diren tresnak eta makinak.
15.–Ura tratatzeko plantak. Edateko uraren tratamendua: kalitate parametroak. Oinarrizko legeria. Tratamendu motak. Dekantazioa, iragazketa, tratamendu kimikoak. Tratamendu estazio baten osagaiak. Tresneria. Kalitatearen kontrola.
16.–Kloroaren biltegiratzea, dosifikazioa eta kontrola. Segurtasun arauak.
17.–Emari-neurgailuak, tipologia, deskribapena, erabilera eta mantentzea.
18.–Ur kontagailuak. Tipologia, erabiltzeko irizpideak, mantentzea eta indarreko araudia.
17.–Erabiltzaileendako ur-harguneak.
18.–Uraren maila neurtzea, tipologia, erabilera irizpideak eta mantentzea.
19.–Sareetako ur ihesak. Detekzio sistemak. Konponketak. Jarduteko irizpideak.
20.–Instalazio elektrikoak. Magnitude elektrikoak. Korronte alternoa. Korronte zuzena. Sistema trifasikoak. Unitateak. Oinarrizko formulak.
21.–Instalazio elektrikoak. Behe tentsioko instalazioak: kable motak, muntatzeko sistemak, lur-konexioak, energia erreaktiboaren konpentsazioa, behe tentsioko koadroak, potentziarako eta babeserako tresneria. Automatismoen koadroak. Osagaiak. Instalazio elektrikoak ponpaketa eta arazketa estazioetan. Automatizazioa. Automata programagarriak. Ordenagailu bidezko kontrola. Tresneria. Osagaiak. Teleagindua eta ur-hornidura sistemak. Funtzioak eta osagaiak.
22.–Herri baten ur hornidura sistema bat teleagindu bidez osoki kontrolatzea.
23.–140/2003 Errege Dekretua, otsailaren 7koa, Giza kontsumorako urari buruzko osasun irizpideak ezartzen dituena.
Iragarkiaren kodea: L1608154