158. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Xehetasun azterlana, Kale Nagusia handitzeko
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2016ko abuztuaren 1eko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Alesbesko Kale Nagusia handitzeko xehetasun azterlana, Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Alesbesen, 2016ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1609245