2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
4. aldaketa eta 6.etik 13.era bitarteko aldaketak 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Vianako Udalak, 2016ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 4, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12 eta 13 zenbakiko aldaketak Udalaren 2016ko aurrekontuan, kreditu bereziak baitira.
Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena 2016ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu bereziak
1 | 15103 | 60901 | Haurren jolastokiak eta hiri-altzariak. | 46.100,00 |
1 | 2412 | 22104 | Enplegu sozial babestua: jantziak | 2.000,00 |
1 | 2412 | 22000 | Enplegu sozial babestua: lanabesak | 2.000,00 |
1 | 2412 | 63100 | Enplegu sozial babestua: baratze ekologikoa egokitzea | 15.000,00 |
1 | 1533 | 64000 | Oztopo arkitektonikoen azterlana, AMIFER | 5.500,00 |
1 | 1640 | 62300 | Hilerriko jasogailua | 28.000,00 |
1 | 3340 | 78200 | "Vírgen de Cuevas" kofradiarendako diru-laguntza: fatxadak eraberritzea | 5.000,00 |
1 | 3232 | 62202 | Ikastetxeko barandak egokitzea | 10.000,00 |
1 | 1350 | 62300 | Desfibriladorea | 3.000,00 |
Finantzaketa
| | 87000 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako eta dauden baliabide lotetsiak | 331.600,00 |
Vianan, 2016ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1609031