158. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Francisco Alesón kaleko 2ko eraikinaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2016ko uztailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen lurzorua okupatzeko xehetasun azterlana, Vianako Francisco Alesón kaleko 2ko jabeen elkarteak eraikin komunitarioko oztopo arkitektonikoak kentzeko sustatu duena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2016ko uztailaren 20an.–Alkate udalburua, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1609195