2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
1/2016, 2/2016, 3/2016, 4/2016 eta 5/2016 aldaketak aurrekontuan Hasierako onespena
Valtierrako Udalak, 2016ko abuztuaren 1ean egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1/2016, 2/2016, 3/2016, 4/2016 eta 5/2016 espedienteak, hain zuzen ere kreditu bereziak sortu baitira.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, direlako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.
Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.
Valtierran, 2016ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.
Iragarkiaren kodea: L1609224