2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2. aldaketa 2016ko aurrekontuan
Ultzamako Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egindako osoko bilkura arruntean eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 2/2016 aldaketari buruzko espedientea, kreditu berezi bat gaitzeko.
Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2016ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 7an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 60/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.
Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:
“Gaia: 2016ko aurrekontuan 2. aldaketa egiteko espedientea. Hasierako onespena: kreditu-gerakinen sarrerak eta kreditu berezien onespena.
Gastuetako kontu-sail hau sortzea:
Kontu-saila: “Arraitz-Orkingo Kontzejuari dirua itzultzea orubearen salmentagatik”.
Zenbakia: -.
Zenbatekoa: 5.000,00 euro.
Gastuetako kontu-sail hau handitzea:
Kontu-saila: “Editatu eta banatzeko gastuak, BIM”.
Zenbakia: 9200 eta 24000.
Oraingo zenbatekoa: 600,00 euro.
Gehikuntza: 600,00 euro.
Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 1.200,00 euro.
Finantzabideak:
Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako kontu-sail berria sortuz:
Kontu-saila: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.
Zenbakia: 1-870.
Zenbatekoa: 5.600,00 euro.
Diruzaintzako gerakinaren egoera, aldaketaren ondorioz.
Ikusirik 2015eko ekitaldiko kontuen espedientearen emaitza, Ultzamako Alkatetzak 2016ko apirilaren 26an emandako 68/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako likidazio espedientearen araberakoa, 2013ko Diruzaintzako gerakina honako hau da: diruzaintzako gerakina 192.078,70 eurokoa da guztira, eta, horietatik, 0 euro baliabide atxikiei dagozkie; eta 192.078,70 euro gastu orokorrei.
Orain, 2016ko aurrekontuko 1. aldaketa onetsi ondoren, 2015eko Diruzaintzako gerakina 168.078,70 eurokoa da, guztira; horietatik, 0 euro baliabide atxikiei dagozkie eta, 168.078,70 euro, gastu orokorrei.
Orain, 2016ko aurrekontuko 2. aldaketa hau onetsi ondoren, 2015eko Diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: diruzaintzako gerakina 162.478,70 eurokoa da guztira, eta, horietatik, 0 euro baliabide atxikiei dagozkie; eta 162.478,70 euro gastu orokorrei.
Larraintzarren (Ultzama), 2016ko abuztuaren 2an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1609248