158. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 12/2016 Dekretua, uztailaren 22koa

Adierazi den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 12/2016 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:

"Tuterako Udalak, 2016ko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki du Santa Anaren prozesioan zinegotziak hiriko Udalaren honako bereizgarri hauekin ateratzea: bandera, benerak eta aginte makila.

Udalak eliza-ospakizunetan parte-hartze instituzionala izatearen aldekoa ez izanik, horrek oinarrizko eskubideen galera ekar bailezake alkatearentzat eta zinegotzientzat, ez du osoko bilkuran erabakitakoaren kontra egin nahi.

Alkateari dagokio Udala ordezkatzea, nahiz ahalmen hori beste norbaiten esku utz dezakeen (TAOLaren 21.1.B artikulua eta AFEaren 41.1 artikulua).

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

DEKRETATU DUT:

1.–Eliza-ospakizunetara joan nahi duten Tuterako Udaleko zinegotzien parte-hartzeari buruzko erabakia eta antolaketa José Ángel Andrés Gutiérrez lehen alkateordearen esku uztea.

2.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziari jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra”.

Tuteran, 2016ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1609092