1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
AKATS ZUZENKETA, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 222E/2016 Ebazpenarena; horren bidez, txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzen 2016ko deialdia onetsi zen.
Ebazpen horren laugarren atalaren testuan, diru-laguntzen deialdiaren gastuak finantzatuko dituen aurrekontuko kontu-sailaren identifikazioan akatsa badela oharturik, bidezko da zuzenketa hau egitea:
Honela dioen tokian:
AURREKONTUKO KONTU-SAILA |
830003-83130-2269-431400: Informazio eta sustapen programa (MBP-1. programa) |
Honakoa behar du:
AURREKONTUKO KONTU-SAILA |
830003-83130-7701-431402: txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea (MBP-1. programa) |
Iruñean, 2016ko abuztuaren 9an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.
Iragarkiaren kodea: F1609477