157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Titulu judizialak betearazteko 162/2016 prozedura

Jatorrizko prozedura: 517/2015 prozedura arrunta, diru kopuru baten gainekoa.

Raquel Cervero Pinilla andrea, Zaragozako Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua. Aditzera ematen dut:

Luis Ferrero Juárezek eskaturik, titulu judizialak betearazteko 162/2016 prozedura bideratu da lan arloko epaitegi honetan Techos y Aislamientos Aragón SL enpresaren aurka, diru kopuru bat dela eta. Prozedura horretan, betearazpen agindu orokorra eta neurrien gaineko dekretua eman dira 2016ko uztailaren 26an, eta haien edukia oso-osorik azter daiteke epaitegi honetako Idazkaritzan.

Techos y Aislamientos Aragón SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Zaragozan, 2016ko uztailaren 26an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel Cervero Pinilla.

Iragarkiaren kodea: J1609203