4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 741/2015 prozedura
María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: neurrien adostu gabeko aldaketaren gaineko 741/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da epaitegi honetan. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta Miguel Alejandro Leigue Moreno jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2016ko uztailaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta.
Iragarkiaren kodea: J1608992