3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/1º0110 NL/ap espedientea. Jendaurreko informazioa.
Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzea.
Ofizioz irekia.
Kontzesioaren titularra: Francisco Petrirena Larrategui.
Ibai edo errekaren izena: Bidasoa ibaia
Amaitu beharreko emaria: 28 m³ egunean.
Udalerria eta probintzia: Sunbilla (Nafarroa).
Xedea: ureztatzea.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Aprobetxamendu honen eskubidea amaitzea aprobetxamendurako epea bukatu delako: 28 m³ ur hartzea eguneko, agorraldiko 60 egunetan, Bidasoa ibaitik, Sunbillako udal mugapean (Nafarroa), hektarea bat ureztatzeko. Aprobetxamendua Francisco Petrirena Larrateguiri eman zitzaion.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Sunbillako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2016ko abuztuaren 2an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1609206