157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-LIST-193

Honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Eskatzailea: Club de Golf Ulzama.

Xedea: presa bat eraikitzeko lanetarako baimena.

Ibilgua: Ultzama ibaia.

Koordenatuak: ETRS89; UTM-30; X: 608381; Y: 4752232.

Udalerria: Gerendiain-Ultzama (Nafarroa).

Egin beharreko lanen xedea presa bat eraikitzea da, lubeta-harriekin, klubak bere aprobetxamenduko urak bideratzeko erabiltzen duen ur-hargunean ura sartzea errazteko. Guztira, presak 13 metro inguru izanen ditu, altuera 1,2 metrotik 1,5 metrora bitartekoa, eta ezkerraldetik eginen da, maiatzetik ekainera. Behin eta berriz egin behar izaten dira lan horiek (urtero), ur-uholdeek aldiro eramaten dutelako presa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko abuztuaren 1ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1609237