157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-A-6

Honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendu honetarako eskaera egin da:

Eskatzailea: María Concepción Álvarez de Eulate Lander.

Ibilgua: Torrondo erreka-zuloa.

Hargunearen koordenatuak: ETRS89, UTM 30T; X: 570210;
X: 4725986.

Aldiuneko emaria, gehienez ere: 2’4 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 40 m³.

Hargunearen udalerria: Ollogoien-Metauten (Nafarroa).

Xedea: ureztaketa.

Ura maiatzetik irailera bitarte hartuko da (biak barne), instalazio finkorik gabe, ibai-ibilguan elektroponpa bat jarriz, ura jasotzeko Metautengo 2. poligonoko 148. lurzatian jarriko diren biltegi batzuetarako; ura 500 m²-ko baratza bat ureztatzeko erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko uztailaren 11n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1609235