157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-P-127

Corellako Udalak lur azpiko uren aprobetxamendua eskatu du, Alhama ibaiaren ezkerraldean dauden bi putzutik (elkar loturik daude) ura hartzeko, Recueja alderdian (7. poligonoa, 756. eta 784. lurzatiak), Corellan (Nafarroa), etxean (edateko ez) eta industrian erabiltzeko, eta horretarako 70.000 m³-ko bolumena eskatzen du urtean, eta 2,2 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean.

Lanen xedea bi putzu dira. Haien ezaugarriak Catalina Bernaola Olivares udal arkitektoak izenpetutako memoria tekniko banatan deskribaturik daude. Gehieneko uneko emaria 6,6 l/s-koa da hargune bakoitzean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko maiatzaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1609200