3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-P-318
Rafael Ezcurra Ancinek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Aprobetxamendua bi putzu dira, 4 eta 5 metroko sakonera dutenak hurrenez hurren; Ega ibaiaren ezkerraldean daude biak, polizia-eremutik kanpo, Cerrao alderdian (5. poligonoa, 179. lurzatia). Putzu berrian aurreikusi den jasotze ekipoa 1,5 ZP-ko xurgapen ponpa elektriko bat izanen da, 3,9 l/s-ko uneko emariarekin, eta egun dagoen putzuan, berriz, 1,5 ZP-ko motoponpa bat, 0,26 l/s-ko uneko emariarekin. Ura ureztatzeko erabiliko da, egun dagoen putzutik 1,2 hektarea bazka-labore, aspertsio bidez, eta putzu berritik 10 hektarea zereal, tantaka, bai eta behi aziendako 160 abelbururen hornidurarako (bi putzuetatik); bi erabilerak Metautengo udal mugapeko (Nafarroa) 5. poligonoko 179. lurzatian daude. Urtean 52.950 m³-ko bolumena hartuko da, eta batez besteko emari baliokidea 3,415 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko uztailaren 13an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1609199