157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2016ko ekainaren 1ean egindako bilkuran, aipatutako ekonomia eta finantza plana onetsi zuen, 2015erako.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez bertze deusetarako.

Ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen esku dago, hura ere jakitera emateko bakarrik.

Leitzan, 2016ko abuztuaren 1ean.–Lehendakaria, Josune Marzol Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1609204