2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Aldaketa, Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena
Sunbillako Udalak, 2016ko maiatzaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Sunbillan indarra duen Udal Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko aldaketa. Erabaki hori 2016ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 24an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Honako hauek dira proposatutako aldaketak.
Sunbillan, 2016ko uztailaren 7an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
SUNBILLAN INDARRA DUEN UDAL PLANEKO ERAIKUNTZARI BURUZKO ORDENANTZA OROKORREKO ALDAKETA
A.–Aldatu diren artikuluak.
18. artikulua. Solairu kopurua.
Oin berriko eraikuntzak, oro har, ezin izanen du solairu kopuru hau gainditu: erdisotoa, beheko solairua gehi solairu bat eta teilatupeko solairua.
Etxebizitzen eraikin guztiek izanen dute beheko solairua eta lehen solairua, gutxienez ere, nekazaritzako eta abeltzaintzako, kirol eta gizarte instalazioek izan ezik.
Gehieneko garaieratik gora eraikitzea galarazia dago. Salbuespen moduan, tximiniak eta eraikinaren zerbitzurako beharrezkoak diren instalazioak egiten ahalko dira.
Kanpoko sestraren gainetik gehienez ere 1m-ko garaiera librea duten erdisotoak onartuko dira. Sotoak aireberritu eta argiztatzeko baoak ezin izanen dira kalera ireki; betiere lurzatiaren barnealdera irekiko dira.
19. artikulua. Solairuen garaiera.
Lanerako lokalak diren solairuek baldintza partikularren kapituluetan aurreikusitako gutxieneko altuera izanen dute.
Altuera hori ez da inoiz 2,20 m-tik beherakoa izanen.
Beheko solairuan gehieneko garaiera librea ez da inoiz izanen 3 m baino gehiagokoa.
B.–Aldatutako artikuluak.
18. artikulua. Solairu kopurua.
Oin berriko eraikuntzak, oro har, ezin izanen du solairu kopuru hau gainditu: erdisotoa, beheko solairua gehi solairu bat eta teilatupeko solairua.
Etxebizitzen eraikin guztiek izanen dute beheko solairua eta lehen solairua gutxienez ere, Eguzkialdea eta Ukulu urbanizazioetakoek izan ezik, zilegi izanen baitute beheko solairua baino ez izatea.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako, kirol eta gizarte instalazioek izan dezakete beheko solairua besterik ez.
Gehieneko garaieratik gora eraikitzea galarazia dago. Salbuespen moduan, tximiniak eta eraikinaren zerbitzurako beharrezkoak diren instalazioak egiten ahalko dira.
Kanpoko sestraren gainetik gehienez ere 1m-ko garaiera librea duten sotoak onartuko dira. Sotoak aireberritu eta argiztatzeko baoak ezin izanen dira kalera ireki; betiere lurzatiaren barnealdera irekiko dira.
19. artikulua. Solairuen garaiera.
Lanerako lokalak diren solairuek baldintza partikularren kapituluetan aurreikusitako gutxieneko altuera izanen dute.
Altuera hori ez da inoiz 2,20 m-tik beherakoa izanen.
Beheko solairuan gehieneko garaiera librea ez da inoiz izanen
3 m baino gehiagokoa, salbu eta solairu bakarra duten horietan (beheko solairua), 3 metro gainditzen ahalko baitu.
Iragarkiaren kodea: L1608444