2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Laburpena, Alkatetzaren 2016ko abuztuaren 4ko Ebazpenarena. Horren bidez, onartu dira 2016an autoenplegua sustatzeko diru-laguntzen deialdia eta haien oinarri arautzaileak
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans): BDNS (Identifikazioa): 314433
Lehendabizikoa.–Onuradunak:
Baldintza hauek betetzen dituzten langile autonomoak:
a) Noain Elortzibarko herrietako batean erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunez.
b) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan langabezian eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egon izana jarduera hasten duen unean.
c) Langile autonomo gisa lan egiten hasi eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman eta Gizarte Segurantzako araubide berezian autonomo gisa kidetzea.
d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea. Zerga betebehar guztiak eguneratuak izatea.
Bigarrena.–Xedea:
Pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidez ekimenak sor daitezela sustatzeko, ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzera lagunduz.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Noain Elortzibarko Lurralde, Ekonomia eta Gizarte Pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Deialdi honen esleipen-hartzaileei diru-laguntza bakarra emanen zaie, urtean 2.000 eurokoa izanen baita.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
a) Hilabete bat, autonomo gisa lanean hasi eta biharamunetik hasita.
b) Jarduerari 2016ko abenduan ekiten dioten pertsonek ere 2016ko abenduaren 31 izango dute eskabideak aurkezteko azken eguna.
c) Diru-laguntzei buruzko deialdi honek indarra hartu baino lehen, 2016an lanean hasi diren guztiek hilabeteko epea izanen dute, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2016ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1609398