2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURU ARTEDERRETA
Datu pertsonalen fitxategiak sortzea, aldatzea eta kentzea
2013ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Muru Artederretako Kontzejuaren datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu eta kendu ziren.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.
Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez,
XEDATU DUT:
Lehenbizikoa.–Muru Artederretako fitxategiak osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskinekoak dira.
Bigarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.
Hirugarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskineko fitxategien araua izanen da fitxategi bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorra eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.
Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da erabaki hau Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Bosgarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki honek Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Muru Artederretan, 2016ko uztailaren 4an.–Kontzejuko burua, Yolanda Obanos Irure.
I. ERANSKINA
Fitxategi sortu berriak
Fitxategia: Harremanen agenda.
a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Harremanen agenda.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Harremanen agenda kudeatzea.
b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.
b.1) Ukituak: bezeroak eta erabiltzaileak; hornitzaileak; harremanetarako pertsonak; kargu publikoak; jabeak eta errentariak; bazkideak edo kideak.
b.2) Etorkia:
–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda).
–Jendeak eskura ditzakeen iturriak.
–Administrazio publikoak.
–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.
c.1) Egitura:
–Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa.
–Bestelako kategoria pertsonalak:
c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.
d) Datuen komunikazio aurreikusiak:
ez dago aurreikusirik daturik ematerik.
e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:
Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Muru Artederretako Kontzejua, Nafarroa.
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili:
San Francisco Javier karrika, 6, 31397, Muru Artederreta (Nafarroa).
h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.
Fitxategia: Herrilurrak.
a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Herrilurrak.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Kontzejuaren herrilurrekin ikusteko duen guztiaren kudeaketa.
b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.
b.1) Ukituak: jabeak eta errentariak.
b.2) Etorkia:
–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda).
–Entitate pribatua.
–Beste pertsona fisiko batzuk.
–Administrazio Publikoa.
–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.
c.1) Egitura:
–Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.
–Bestelako kategoria pertsonalak:
–Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea), gizarte inguruabarrak, ondasun eta zerbitzuak eskualdatzea, datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominaren datu ekonomikoak).
c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.
d) Datuen komunikazio aurreikusiak:
arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoa; fitxategiaren arduradunarekin zuzeneko harremana duten erakundeak edo pertsonak, eta bankuak, aurrezki kutxak eta rural kutxak (ukituen adostasuna dago).
e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:
Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Muru Artederretako Kontzejua. Nafarroa.
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili:
San Francisco Javier karrika, 6, 31397, Muru Artederreta.
h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.
Fitxategia: Kontabilitatea.
a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Kontabilitatea.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Kontzejuaren kontabilitatea eta finantzak kudeatzea.
b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.
b.1) Ukituak: Jabeak eta errentariak. bezero eta erabiltzaileak. Hornitzaileak.
b.2) Etorkia:
–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda).
–Entitate pribatua.
–Administrazio publikoak.
–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.
c.1) Egitura:
–Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.
–Bestelako kategoria pertsonalak:
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.
d) Datuen komunikazio aurreikusiak:
Ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, Administrazio Publikoko beste erakunde batzuei, eta banku, aurrezki kutxa eta rural kutxei (ukituen adostasuna dago). (Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei, erkidego autonomoko bestelako organoei, banku, aurrezki kutxa eta rural kutxei, aseguru entitateei).
e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:
Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Muru Artederretako Kontzejua. Nafarroa.
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili:
San Francisco Javier karrika, 6, 31397, Muru Artederreta.
h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.
Iragarkiaren kodea: L1608407