157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Aldaketa, Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetan. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2016ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa egitea Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetan, eraikigarritasuna handitzeko Iturengo 2. poligonoko 513. lurzatian, Carpintería Echeverria SL enpresak sustaturik.

Espediente hori udal bulegoetan dago, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iturenen, 2016ko uztailaren 27an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1608993