157. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Alkatearen eginkizunak alkateordeari eskuordetzea

Joseba Imaz Berastegui, Ergoienako Udaleko alkateak, 2016ko abuztuaren 5ean, 46/2016 ebazpena eman zuen:

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuko 47.1 artikulua, alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean.

Oporrak direla bide udalerritik kanpo ibiliko naizenez 2016ko urriaren 3tik 2016ko urriaren 31 arte.

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Alkatearen eginkizunak Irantzu Mozo Berastegui alkateorde bakarraren esku uztea, 2016ko urriaren 3tik urriaren 31 arte, egun horietan Ergoienatik kanpo egonen naizelako, oporretan.

Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Irantzu Mozo Berasteguiri, eta erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ergoienan, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.

Iragarkiaren kodea: L1609244