2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak
eta onarpena arautzen dituen ordenantzaren 10. artikuluan
Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2016ko uztailaren 28an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehena.–Hasiera batez onestea Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantzaren 10. artikuluko aldaketa. Honela geldituko da testua:
“10. artikulua. Ikasturte osoaren kostua I. eranskineko tarifetan ezarria dago. Tarifen ordainketa bakarra egiten ahalko da matrikula egiteko unean bertan, edo bestela honako epeetan:
–%10 matrikula egiteko unean bertan.
–Gainerakoa, hileko 9 kuotatan, egutegiko hilabete bakoitzaren hasieran.
Azken xedapen bakarra:
Ordenantzako aldaketa honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta ondorio juridiko osoak sortuko”.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.–Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Oltza Zendean, 2016ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1608990